5 eta 11 urte bitarteko haurren COVID-19aren aurkako txertaketa 2021eko abenduaren 15etik aurrera hasi zen Espainian.

Gaur egun, haurrentzat baimendutako txerto bakarra Comirnaty ® (Pfizer) da, bere aurkezpen pediatrikoan. Dosia 10 mcg-koa da, helduei ematen zaien dosiaren herena.

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat diseinatutako txertoa segurua eta eraginkorra da, eta Sendagaien Europako Agentziak eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimentzen dute. COVID-19aren aurkako txertoa pandemia kontrolatzeko eta aurre egiteko bide segurua da, prebentzio neurri guztiekin batera.

Haurren txertaketak gaixotasun-karga murrizten du, eta transmisioa murriztu dezake familia-ingurunean, ikastetxeetan eta komunitatean, populazio zaurgarrienak babesten lagunduz.

vacunacion infantil covid

Klik bat handiagotzeko

Erabiltzen den txertoa Comirnaty ® (Pfizer) txertoaren aurkezpen pediatrikoa da, eta COVID-19 sintomatikoaren aurrean % 90,7ko eraginkortasuna erakutsi du (IC%95: 67,7-98,3) 5 eta 11 urte bitarteko haurrekin egindako saio klinikoetan.

 

 ADMINISTRAZIO-JARRAIBIDEAK ETA SALBUESPENAK

COVID-19aren Txertaketa-estrategiaren 10. Eguneratzearen arabera, bigarren dosia txertoaren lehen dositik 8 astera emanen da, erantzun immune eta segurtasun-profil hobe bat lortzeko.

  • Infekzioa txertoaren lehen dosia baino lehen pasatzen duten haurren kasuan, ez da beharrezkoa izanen bigarren dosi bat ematea.
  • Infekzioa txertaketa egin aurretik gertatzen bada, txertoaren dosi bakarra emanen da, txertoa berretsi eta 4 astera.
  • Infekzioa txertoaren lehen eta bigarren dosien artean gertatzen bada, bigarren dosi bat emanen da, infekzioa baieztatu eta 4 astera.
  • Berrogeialdian dagoen haur batek etxean isolatuta egon behar du 7 egunez, azken kontaktua izan ondoren. Berrogeialdia amaitzen den unean, txertoa jartzeko hitzordua eskatu ahal izanen da.
  • Txertoa atzeratu egin behar da aldi baterako gaixotasun akutu larria duten haurren kasuan, baina sukarrik gabeko gaixotasun arin bat ez da arrazoi baliagarria txertoa atzeratzeko.
  • Haurrentzat diren COVID-19aren aurkako txertoak edozein txertorekin batera eman daitezke aldi berean, leku anatomiko desberdinetan. Egun berean ematen ez badira, ez da beharrezkoa txerto desberdinen arteko tarterik itxarotea.
  • Txertoa kontraindikatuta dago Covid-19aren aurka ARNm txertoaren aurretiko dosi bati edo txertoaren osagairen bati (polietilenglikola barne) hipersentsibilitate-erreakzio bat (anafilaktiko motakoa) azaldu duten haurren artean. Gaur egun, txertoa kontraindikatuta dago oraindik ere 5 urte bete ez dituzten haurrentzat.
  • Txertaketarako “ardura-neurri” gisatzat hartzen da muskulu barnetik emandako beste edozein txerto edo terapiari alergia larria (anafilaxia) dioten pertsonei. Kasu hauetan, familiak eta haurrak informazioa jaso behar dute erreakzio alergiko larriak izateko arriskua egon litekeela txertoa jaso ondoren.
  • Txertatzerakoan ez du kontraindikazio edo ardura-neurririk osatzen:
    • Animaliei, elikagaiei, intsektuei, latexari zaien alergien historia edo beste alergia batzuk txertoekin edo botika injektagarriekin zerikusirik ez duena.
    • Ahotik hartutako botikekiko alergiaren historia.
    • Alergiarekin lotutako familia-historia.

KONTRAKO ERREAKZIO POSIBLEAK

Munduan 10 milioi dosi baino gehiago eman dira dagoeneko. Orain arte ez da haur hauen txertaketaren segurtasunari buruzko alarma-seinalerik sortu.

5 eta 11 urte arteko haurren txertoaren erreaktogeniziadatea (kontrako erreakzioak), oro har, 16 eta 25 urte arteko pertsonetan ikusitakoa baino txikiagoa da.

Kontrako erreakzio ohikoenak ziztadaren inguru-aldeko ondoeza, sukarra, buruko mina edo nekea dira. Erreakzio horiek ohikoagoak dira txertoaren bigarren dosia eman ondoren.

Inmaculada Cuesta Esteve
Erizainen eta Txertoen Elkarte Nazionaleko Idazkaria (
ANENVAC)

 

Iturri eta lotura interesgarriak