Pandemiaren hasieran, SARS-CoV-2k, COVID-19 positiboa zuten amak jaioberriengandik banandu zuten beldurraren eta ezjakintasun zientifikoaren pean, larruazala azalarekin ukitzeko lehen minutuez eta bularra emateko hasiera goiztiarraz baliatzeko aukerarik izan gabe.

Orain arte, ebidentzia zientifikoak SARS-CoV-2ren transmisio bertikalik amaren esnearen bidez ez dagoela adierazten du. Hau da, amak ezin du haurra esnearen bidez kutsatu. Beraz, ia kasu guztietan amagandiko edoskitzea gomendatzen da; izan ere, bularreko haurren biziraupena hobetzen duelako eta amak jaioberriari ematen dion koronabirusaren aurrean antigorputzak transmititzeko onura potentziala duelako.

INFEKZIO KASUETARAKO GOMENDIOAK

Hala ere, jaiotza-inguruko transmisioa maneiatzeak (kutsatutako ama batetik jaioberrira kutsatzeak, erditu ondoren) kontuan hartu beharreko neurri garrantzitsu batzuk dakartza berekin. COVID-19 ama positibo batek larruazala ukitu ahal izango du eta bularra eman ahal izango du, betiere bere egoera klinikoak horretarako aukera ematen badu, honako gomendio hauei jarraituz:

  • Higiene-neurriak zorroztea eskuak maiz garbituz (bereziki haurra ukitu aurretik).
  • Gainazalak eta tresnak garbitzea eta desinfektatzea.
  • Ahoa eta sudurra estali doministiku edo eztul egiteko
  • Bularra ematean eskuak berriro garbitu eta maskara erabili.

Amagandiko edoskitzea zuzenean posible ez den kasuetan, amagandiko esnea ateratzea ondoren haurrari emateko erabaki daiteke (amagandiko edoskitze geroratua).

Espainiako Pediatria Elkarteko Nutrizio eta Amagandiko Edoskitze Batzordeak, infektatutako amentzat edo koronabirus bidezko infekzioaren susmoa duten amentzat dekalogo bat argitaratu du. Dekalogo hori hurrengo webgunean kontsulta daiteke.

TRATAMENDUAREN BATERAGARRITASUNA EDOSKITZEAREKIN

Ama infekzioa tratatzeko botikak hartzen ari bada, http://www.e-lactancia.org webgunean sendagaiak eta edoskitze naturala bateragarriak diren kontsulta daiteke.

Ondorioz, elkarte zientifiko guztiak bularra ematea sustatzearekin eta mantentzearekin bat datoz. Izan ere, pandemia garai honetan ere, edoskitzeak dakartzan onurak, besteak beste, haurtzaroko infekzioetatik babestea, ez ditugu ahaztu behar.

 

Paula Martínez Alfonso
Laura Alonso Fernández
Estefanía Castillo Castro

Nafarroako Emaginen Elkartea (ANAMA)

 

Iturriak

  • Espainiako Pediatria Elkartea (AEP)
  • Osasunaren Mundu Erakundea (OME)
  • IHAN (Jaiotza-asistentzia eta edoskitzaroa humanizatzeko ekimena