Semea edo alaba COVID-19 kasu baieztatu baten kontaktu estua bada, berrogeialdia 10 egunekoa izango da, positiboarekin kontaktua izan duen egunetik zenbatzen hasita. COVID-19 garatzen badu, gutxienez 10 egunez egon beharko du isolamenduan, eta sintomak desagertu eta hiru egunera arte. Konfinamenduak eta ezarritako isolamendu-neurriek haurren eta nerabeen osasun fisikoari, mentalari edo emozionalari eragin diezaiokete, beraz, oso garrantzitsua da etxean nola heldu.

Horregatik guztiagatik, hainbat jarraibide gomendatzen ditugu:

  • Isolamendu-neurriak:
    • Informatu, larritu gabe. Funtsezkoa da lasai egotea. COVID-19 sintoma arinekin edo sintomarik gabe garatzen da haur eta nerabeen artean. Hala ere, senitartekoak eta/edo bizikideak kutsa ditzakete, beraz, isolamendu-neurriak gorde beharko dituzte. Umeei, zergatik uzten dioten eskolara joateari, zergatik egon behar duten etxean, beren gelan eta, ahal bada norbere bainugelarekin, azaldu behar zaie. Bainua partekatu behar badute, desinfektatu egin behar da erabiltzen den bakoitzean. Beren babesaren erantzule izaten irakatsi behar zaie, beren adinera eta heldutasunera egokituz. Albisteekiko esposizioa mugatzea gomendatzen dugu, eta gezurrak eta zurrumurruak ez elikatzea.
    • Gelatik irten behar badute edo norbaitek sartu behar badu, 2 metroko distantziari eutsi behar diotela, maskara erabili behar dutela eta eskuak garbitu behar dituzteela erakutsi behar zaie.
    • Lagunen edo senideen bisitarik ez dute jaso behar, bereziki aitona-amonen eta adineko pertsonen edo pertsona kalteberen bisita saihestu behar ditu.
    • Gela sarritan aireberritu behar da.
    • Eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin maiz garbitzearen garrantzia irakatsi behar zaie.
    • Tenperatura egunean bi aldiz hartu eta apuntatu.
    • Adi egon behar gara, eta sintomaren bat izanez gero gurasoei abisatzen irakatsi behar zaie. Sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea agertzen bada, edo beste sintoma edo zalantza batzuk baditu, osasun-etxera edo – ordutegitik kanpo – 948 290 290 telefonora deitu.
    • Nafarroako Gobernuak, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, hezkuntza arloan COVID-19ri buruzko zalantzak argitzeko, 948-206-441 telefonoa jarri du martxan.
  • Nola egin eramangarriagoa:
    • Eguneroko errutinak eta ordena mantendu. Bazkaltzeko eta lotarako orduak mantentzen saiatu.
    • Dieta egokia egin. Gure seme-alabak konfinatuta daudenez, jarduera fisikoa gutxitu egingo dute, eta kaloria gutxiago hartu beharko dituzte. Xurgapen azkarreko karbohidrato gutxiago hartzea (gailetak, zukuak, zerealak, opilak) eta barazkien eta fruta freskoaren kontsumoa sustatzea gomendatzen da.
    • Mugimendua eta kirola gure seme-alaben osasunerako eta garapenerako funtsezkoak dira. Etxean egunero kirola egiteak, ariketa taulek eta dantza leunek ohitura osasungarriak sustatzen dituzte. Etxean istripurik ez izateko eta ospitalera joan behar izateko jolas eta kirol lasaiak egitea gomendatzen dugu.
    • Mugikorra edo tableta eskura izatea erabilgarria izan daiteke, web-orrietan, youtuben eta abarretan haien adinera eta gustuetara hobekien egokitzen diren jarduerak bilatzeko. Hala ere, garrantzitsua da tresna horiek zentzuz erabiltzea (gehiegi erabili gabe). Eguneko azken orduan pantailarik ez erabiltzea gomendatzen da, loaren kalitatea alda baitezakete, jarduera fisikorik ezak eraginda.
    • Maitasunez mugak ezartzen jarraitu behar dugu, pazientzia izan eta baldintzarik gabeko babesa eman. Sentimenduak eta beldurrak adieraztera ani atzea eta ulerkorrak izatea komeni da. Afektu eta komunikazio falta asperdura baino askoz okerragoa.
    • Etxeko gainerako anai-arrebekin edo bizikideekin giro ona sustatu, liskarrak eta suminkortasuna saihesteko.
    • Konfiantzazko eta itxaropenezko mezuak eskaini, geure burua ez ezik gainerako pertsonak ere babesten ditugula azalduz, eta denboraldi baterako dela gogorarazi.
    • Entretenituko dituzten jarduerak antolatzea. Umorea eta sormena erabiltzea.Ideiak: bizkotxoa egitea, itzalen antzerkia egitea, bideoak grabatzea, bideokonferentziak, azazkalak margotzea, komiki bat idaztea, dilistak landatzea, etab.

 

Paula Larumbe Oroz
Andres Muñoz Garde Hezkuntza Bereziko Zentro Publikoko erizaina (Iruñea)

Ana Durana Murillo (@DuranaAna)
Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Zentro Publikoko erizaina (Tutera)

 

Iturriak