Maskara eguneroko elementu bihurtu da guztiontzat, baita txikienentzat ere. Eskolara itzultzearekin batera, garrantzitsua da maskara erabiltzeari buruzko oinarrizko hiru kontzeptu finkatzea haurrengan: jarri/kendu, markatu, gorde. Haurrek heldu gisa dugun adibidetik ikasten dutenez, gomendio horiek praktikan jartzen lehenak izan behar gara.

  • JARRI/KENDU: haurrei, maskara jarri eta kentzeko beti gometatik hartu behar delas erakutsi behar zaie. Oro har, maskararen oihala ahalik eta gutxien ukitzen saiatu behar da. Gainera, oso garrantzitsua da maskara jantzi eta kendu aurretik eta ondoren, eskuak garbitzeko ohitura hartzea.
  • MARKATU: haurrek maskarak inorekin trukatu, ezta maileguan utzi ere, ezin dutela oso argi izan behar dute. Ideia hori haurrarengan indartzeko, baliagarria izan daiteke bere izenarekin edo inizialekin markatzea. Gainera, txikienei jartzen laguntzeko, goialdea eta behealdea edo barnealdea eta kanpoaldea ere marka daitezke.
  • GORDE: maskara beti leku berean gordetzeko ohitura izatea garrantzitsua da. Maskara gordetzeko, hau gomendatzen dugu:
    • Etxean: kartoizko, oihalezko, zumezko, eta abar. edukiontzi txikiak jar daitezke (armairuak ordenatzeko erabiltzen direnak), familiako kide bakoitzaren izenarekin, eta apal edo armairu batean jar daitezke. Zintzilikarioak ere erabil daitezke bakoitzaren maskara kakoetako batean zintzilikatzeko, edo baita familiako kide bakoitzaren izenarekin identifikatutako pintzadun esekitoki bat ere.
    • Eskolan: haurra etxetik irteten denean edo eskolara joaten denean, baliteke maskara kendu behar izatea baskaltzeko. Kasu honetan, ikastetxeak gordetzeko leku berezirik ematen ez badu, egokiena oihalezko poltsa bat (lehen hamaiketakoetarako eramaten zirenak bezalakoa) edo folio erdiko tamainako paperezko gutun-azal bat eramatea da, barruan gorde dezan erabili behar ez duen bitartean.

 

Leticia San Martín Rodríguez Dk
Erizaina. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) Osasun Zientzien Departamentuko irakaslea

Isabel Iturrioz Nuñez
Erizaina. Clínica Universidad de Navarra Larrialdi Zerbitzuko gainbegiralea


Erreferentziak